1972. urtetik abegi ona, lana eta elkartasuna

Lanean eta gizartean elkar ulertzeko beste esparru batzuen alde egiten dugu, non pertsonak, ekitatea, justizia eta ingurumena lehenesten ditugun.

Ingurumenari eta gizarteari atxikiak

Ekonomia Zirkularrean aitzindariak, gure lana da gure bizibidea: gure dendetan salgai jartzen ditugun objektuak eta materialak bildu, berrerabili eta birziklatzen ditugu.

Beltzuntzeko Emaus Komunitatea

Bizitza zein lana partekatzen ditugu elkar zaintzeko eta besteri laguntzeko.

Nafarroako Emausko Trapuketariak
Aurkezpena
*
320 lagun baino gehiagoko taldea gara, zailtasunetan bizi diren pertsonei lekua egitea eta mundu bidezkoago baten alde egitea lehenesten dituena. Gure forma juridikoa irabazi asmorik gabeko Fundazioa da, Txertatze Enpresa gisa S.M. bat biltzen duena.
Informazio gehiago
Gure
Zerbitzuak

"Emaus ez da azaltzen,
bizi egiten da"

Abbé Pierre
Ekonomia Sozial eta Solidarioa

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren printzipioetan oinarritzen gara: ekitatea, justizia, elkartasuna eta ingurumena.

Askeak eta buruaskiak gara

Gure lana da gure bizibidea. Ez gara bizi kanpoko diru-laguntzen baitan, geure lanetik baizik.

Aniztasuna, gure aberastasuna

Harrera norberaren hautuak begirunez hartuz egiten da, arraza, jatorria, genero, sexu, erlijio edo ideologia, guztiak berdin.

Lan banaketa eta soldata ekitatea

Gure lan jarduna murriztu ohi dugu lagun gehiagok lan egiteko. Gure soldatak parekoak dira lankide guztientzat.

329
Lagun
38
Jatorrizko herrialde
45.220
Etxez-etxeko bilketa urteko
14.360.877
Kilogramo berreskuratuak urteko
Berrerabiltzeko eta Birziklatzeko Prestaketa Gunea

BERRIOZARko BPG berria Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuan aitortutako eredugarria da.

Trapuketarienean objetu desberdinak jaso eta berreskuratzen ditugu, haien bizi-ziklo baliagarrira itzularaziz. Gure lanari, Nafarroako Gobernuaren bultzadari eta mankomunitateen aintzatespenari esker 20.000 m2 inguruko gune bat eraiki dugu, objektuen berrerabilpena areagotu, jendea sentsibilizatu eta enplegua sortzea sustatzeko.

Gure BPG ezagutu
Ekonomia Zirkularra
Berrerabili eta birziklatzea
Berrerabiltzeko bildu eta sailkatutako altzariak
+
Altzariak

2025an 5.629.357 kg altzari bildu ditugu, horietako % 75'2 berreskuratuz.

Berreskuratzeko bildutako tresna elektriko eta elektronikoak (TEEH)
+
TEEH

2025an 3.631.915 kg TEEH bildu ditugu, horietako % 99'0 berreskuratuz.

Berrerabiltzeko bildutako arropa eta oinetakoak
+
Ehunak/Oinetakoak

2025an 3.091.915 kg ehun-gai eta oinetako bildu ditugu, % 77'2 berreskuratuz.

Berrerabiltzeko bildutako bitxiak eta liburuak
+
Bitxiak/Liburuak

2025an 597.105 kg bitxi eta liburu bildu ditugu, % 69'9 berreskuratuz.

BERRIOZARko Azoka

Objektuei bigarren bizitza bat emateko espazio hurbila.

1.500 metro karratuzko azoka, non objektu bakoitzak bere lekua duen eta erraz aurkitzen den. Arropa, altzariak, etxetresna elektrikoak, jolasak, bitxiak, liburuak, etxeko hornidura, kirola eta... askoz gehiago!

Gipuzkoa Etorbidea 11, 31013 Berriozar.
Asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 19:30etara.

Bisita gaitzazu
Beltzuntzeko komunitatearen etxea
BELTZUNTZEko Komunitatea, Hazkuntza Eskola

Beltzuntzeko Komunitatea berekoikeriaren eta jabego pribatuaren aurrean gure erreferentzia alternatiboa da. Bertan ez dute lekurik ez bazterketak ez klase sozialek ere.

Honakoa pertsonaren garapenerako gunea da, norberaren zailtasunen kontzientzia hartzea eta talde bizitzan zein lanean parte hartzea ahalbidetzen duena. Komunitateko kide izatea aukera librea da, eta eskubide nahiz betebeharrak ditu berekin.

Ezagutu gaitzazu
Europako Gizarte Funtsaren eta ECIS Programaren logotipoa
GIEK Programa Komunitarioa
Entitate honek Europako Gizarte Funtsaren dirulaguntza jaso du. Informazio gehiago
Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren logotipoa
Gizarteratze enpresa
Lan-gizarteratze enpresa honek Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren dirulaguntzak jaso ditu.
Ikuskaritza soziala egiten dugu:
Gizarte Ikuskaritzaren logotipoa
HONAKO ERAKUNDEEN KIDEAK GARA...
Emaús Internazionalaren logotipoa
Emaús Europaren logotipoa
Emaús Espainiaren logotipoa
Aeressen logotipoa
Reas Nafarroaren logotipoa
Red Pobrezaren logotipoa
Etxez etxeko bilketa eskatzeko laguntzaile birtuala