Begiratu hemen gure
Datu ekonomikoak
Balantzea

Pertsonen, produkzioaren eta ideologiaren arteko oreka mantentzen dugu beti. Hortaz, egunez egun gure prozesuak hobetzen jarraitzen dugu, zaintza pertsonala eta kolektiboa alde batera utzi gabe.

Diru-sarrerak

Diru-sarreren ia % 59 Mankomunitate eta EEHSKei eskeinitako zerbitzuetatik dator. Salmentak diru-sarreren % 28 baino gehiago dira. % 7 baino gutxiago diru-laguntzetatik dator.

* Bestelako diru-sarrerak: Trapuketariontzat egindako eraikuntza-lanak Berriozarren (ibilgetua sortzeko egindako lanak).

Gastuak

Gure gastu nagusia langileena da beti, % 70etik gorakoa, zailtasun gehien dituzten pertsonei abegi ona eskaintzea lehentasuntzat dugulako eta lana banatzearen zein zuzentasunaren alde egiten dugulako.

* Ibilgailuen gastuak: zergak, aseguruak, gasolioa eta konponketak barne.
** Garraioa: langileendako eta materialetarako kanpoko garraioak.
*** Hornigaiak: ura, argindarra, gasa eta telefonoa.
**** Bestelako gastuak: hornikuntza-erosketak, kanpo-lanak, zerbitzu profesionalak, lantegiaren mantentze-lan orokorrak eta zorren interesak.

Salmentak

2020an gure Azoken salmentak 1.189.504 €takoak izan dira, 2019an baino % 20 gutxiago. 2020an materialen salmetak 597.813 €takoak izan dira, 2019an baino % 17 gutxiago.

Soldatak

Trapuketari guztiak lan araupean gaude eta 90eko hamarkadatik aurrera lanaldia murriztua dugu, honela pertsona gehiagok lan egiteko aukera izateko.

HONAKO ERAKUNDEEN KIDEAK GARA...