Nafarroako Emausko Trapuketariak
Legezko Oharra

Nafarroako Emausko Trapuketarien Fundazioa
Gipuzkoa Etorbidea 11,
31013 Berriozar, Nafarroa, Espainia
N.I.F.: G-31351935
Tf.: +34 948 302 888
www.emausnavarra.org

Legezko Jabetza eta Copyright-a

Webgune honen jabetza eta edukia Traperos de Emaús Navarra Fundazioarena da, aurrerantzean Nafarroako Emausko Trapuketariak. Debekaturik dago jabeen baimenik gabe webgune hau eskualdatzea, lagatzea, saltzea, alokatzea edota jendaurrean jartzea. Web-orrialde honetan aurkezten diren informazioa eta aholkuak orientagarriak besterik ez dira, beraz, Redycomercio informazio edo aholku horietan zehaztasun edo eraginkortasun eza egotearen ondoriozko erantzunetatik salbuetsita dago.
Nafarroako Emausko Trapuketariek haien web-orrialdearen edukia aldez aurretik jakinarazi gabe eta inolako mugarik gabe aldatzeko eskubidea dute. Web-orrialde honetara igorritako edo formulario bidez bidalitako informazioak egiazkoa izan beharko du, eta indarrean dagoen legedia zein hirugarrenen eskubideak errespetatuko ditu.
Nafarroako Emausko Trapuketariok gure webgunean ager litezkeen birus edota bestelako elementu informatikoek eragin ditzaketen kalteen arduari uko egiten diogu, ezin baitugu % 100ean gure web-orrialdean inolako birusik ez dagoela bermatu.

Webgunea erabiltzeko baldintzak

Nafarroako Emausko Trapuketariok egiten dugun jarduera motari eta zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzen dugu gure webgunean, aldez aurretik izena emanda eta adostutako baldintzetan.
Nafarroako Emausko Trapuketariok www.emausnavarra.org webgunean eskainitako informazioa eguneratu, aldatu edota ezabatzeko eskubide osoa dugu, informazio hori eskuratzeko aukera mugatu edo ukatzeko eskubidea ere badugularik. Nafarroako Emausko Trapuketariok gure webgunearen sarbidea deuseztu, mugatu edo eragozteko eskubide osoa dugu gurekin zerikusirik ez duten gertaerek zailtasun teknikoak sortzen diztuztenean, baldin eta, gure iritziz, web-orrialdearen funtzionamendu egokia bermatzeko hartutako segurtasun neurriak murrizten edo ezeztatzen badituzte.

Datu Pertsonalak Babesteko Politika

Webgunean eskainitako hainbat zerbitzuk baldintza partikularrak izan ditzakete, Datu Pertsonalak babesteko aurreikuspen berariazkoak dituztenak.
Bildutako datu pertsonalek tratamendu automatizatua jasoko dute eta fitxategi automatizatuetan sartuak izango dira.
Erabiltzaileak Nafarroako Emausko Trapuketariei igorritako datu pertsonalak egiazkoak direla bermatzen du eta haien edozein aldaketaren berri emateko erantzukizuna du.
Nafarroako Emausko Trapuketariak fitxategi automatizatuaren arduradunak dira, beraz, Datu Pertsonalak Babesteko araudia erabat betetzea bermatzen dute. Beraz, 15/1999 L.O.aren arabera, erakunde juridiko sinatzailearen ahalordedunak, parte-hartzaileak, baimenduak eta, hala badagokio, abal-emaileak jakinaren gainean daude eta baimena ematen dute beren datuak fitxategi automatizatuetan sartzeko.
Datu pertsonalak bildu eta modu automatizatuan tratatzearen helburua Nafarroako Emausko Trapuketariekin dagoen kontratu-harremanari eustea, erabiltzaileak izena-ematean zerbitzuak kudeatzea, eskaintzea, zabaltzea nahiz hobetzea, eta Nafarroako Emausko Trapuketariok eskaintzen ditugun produktu eta zerbitzuei buruzko informazio teknikoa, operatiboa eta komertziala baliabide tradizional eta elektronikoen bidez bidaltzea da.
Nafarroako Emausko Trapuketariak, legez eskatutako datu pertsonalak babesteko segurtasun-neurriak ezartzeaz gain, eskura ditugun beste baliabide tekniko osagarri batzuk ezartzen saiatzen gara, guri igorritako datu pertsonalak galdu, gaizki erabili, eraldatu, baimenik gabe eskuratu edota lapur ez daitezen. Dena den, Interneteko segurtasun-neurriak gaindiezinak ez direla jakin behar du erabiltzaileak.
Erabiltzaileek onarturiko eskubideak dituzte eta datuak eskuratzeko, ezabatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, eta baita egindako lagapenen berri jasotzeko ere, Nafarroako Emausko Trapuketarion Fundazioarekin harremanetan jarriz.
Nafarroako Emausko Trapuketariok cookie-ak erabil ditzakegu erabiltzaile batek web-orrialdean nabigatzen duenean, ordenagailu jakin baten nabigatzailearekin soilik lotuz (erabiltzaile anonimo bat), erabiltzailearen izen-deiturak eman ez dituenean. Litekeena da Nafarroako Emausko Trapuketaiek, cookie-i esker, izena-emandako erabiltzaileen nabigatzaileak ezagutzea behin erregistratu ondoren. Beraz, erabiltzaile horiek haien eremu pertsonalean edota zerbitzuetan sartu nahi duten hurrengo aldian ez dute berriz izena-eman beharko. Erabilitako cookie-k ezin dituzte irakurri beste hornitzaileek sortutako cookie fitxategiak. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfigura dezake cookie-ak jaso direla pantaila bidez jakinaren gainean egoteko eta disko gogorrean cookie-ak instalatzea eragozteko.

Web-analitika

Web-orrialde honek Google Analytics erabiltzen du, Google Inc.-ek eskaintzen duen web zerbitzu analitikoa. Google Inc. Delaware herrialdeko konpainia bat da, bulego nagusia 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (Kalifornia), CA 94043, Estatu Batuak ("Google") helbidean duena.
Google Analytics-ek cookie-ak erabiltzen ditu, zure ordenagailuan dauden testu-artxiboak, webguneko erabiltzaileek egiten duten erabilera aztertzen laguntzeko. Cookie-ak webgunearen erabilerari buruz sortzen duen informazioa (zure IP helbidea barne) Googlek zuzenean bere Estatu Batuetako zerbitzarietara igorri eta bertan gordetzen du. Googlek informazio hori erabiliko du zure webgunearen erabileraren arrastoari jarraitzeko, jarduera-txostenak bilduz eta web-orrialdearen jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin zerikusia duten beste zerbitzu batzuk emanez.
Googlek informazio hori hirugarrenei transmititu ahal izango die legeriak hala eskatzen duenean, edo hirugarren horiek informazioa Googleren kontura prozesatzen dutenean. Googlek ez du zure IP helbidea Googlek duen beste inolako datu batekin lotuko.
Datuen edo informazioaren tratamenduari uko egin diezaiokezu zure nabigatzailean cookie-ak ez erabiltzeko konfigurazio egokia hautatuz. Dena den, jakin dezazun hori eginez gero agian webgune honen funtzionaltasun osoa ezingo duzula erabili.
Webgune hau erabiltzean Googlek goian adierazitako moduan eta helburuetarako zure informazioa tratatzea onartzen duzu.

HONAKO ERAKUNDEEN KIDEAK GARA...