arenfr

Azken Berriak

Beltzuntzeko Komunitatea. Hazi eta hezi

 

Beltzuntze, geure bihotza

Nafarroako Emausko Trapuketarion historian, Komunitatea izan da kolektiboaren bilakaeraren eta bizkortasunaren ardatza. Egun, Nafarroan garen 200en bat Trapuketariotatik hogeita hamar inguru bizi dira Komunitatean. Gure etxea dugu, eta berau da beti segurtasuna, sendotasuna eta aurrera begira proiekzioa ematen digun zaina.

1978an Villa Simonan hasi zenetik, abegia, lana eta elkartasuna eskaini duen gunea izan da komunitatea, eta ordutik honainoko bidean bizitasun une desberdinak bizi izan ditu. Villa Simonako etxea bizilekua baino gehiago izan zen. Hutsetik hasita, elkarbizitzarako, lanerako eta elkartasunerako oinarriak eta ereduak sortu ziren, denboran aurrera sendotu direnak eta sinisgarritasuna ematen digutenak.

1985ean Beltzuntzeko etxea erosi genuen, leku halamoduzko batetik beste leku zabalago eta duinago batera igaroz. Handik gutxira 28ren bat lagun ginen, tartean bikoteak eta umeak.

Gure etxe bioklimatikoa

Etxea eraberritzerakoan arretaz zaindu ditugu arkitektura, orientazioa, eguzki-izpien jasotze-pasiboa eta isolatze-sistemak; euri-urak erabiltzen ditugu eta ura eguzki-panelak erabiliz berotzen dugu. Gure urak iragazki biologikoz tratatzen ditugu eta eraikuntzan aritu diren enpresek enplegu soziala bermatzen dutenetakoak dira.

Askatasuna eta begirunea

Gure komunitatean bizitzea norberaren aukera da, eta ondorioz hainbat eskubide eta betebehar bere gain hartzen ditu pertsonak, berdin beste bizi-proiektu baterako bidean izan, nahiz gure artean geratzeko asmotan egon.

.Gure araurik behinenak begirunea eta askatasuna dira, hitzetan eta ekintzetan

.Autodestrukzio (alkohola, drogak) eta bortizkeria mota guztiak gaitzesten ditugu,

.Harmoniaz elkar-bizitzeko ditugun arma bakarrak elkarrizketa, elkar-ulertzea, malgutasunez jokatzea eta diferentziarekiko begirunea dira.

Pertsonaren eta Kolektiboaren Heziketarako Eskola

Beltzuntzeko Komunitatea da gure alternatiba indibidualismoaren eta jabetza pribatuaren aurrean. Gure etxean ez dute lekurik ez klase sozialek ez eta bazterkeriak ere.

Norberaren garapenerako orientazioa eskaintzen da Komunitatean, taldean bizitzen ikasiz, lanean parte hartuz eta norberaren zailtasunei erreparatuz.


Nafarroako Emaus Komunitatea “ Erresistentzia gunea”


Bideoak


NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand