arenfr

Azken Berriak


Altzarien berreskurapena

Besaulkiak, aulkiak, mahaiak, armairuak, ongi daudenean, bai eta piezak ere, esaterako ohe-somierren hankak, gure dendetara joaten dira salmentara. Gainerakoen metalak eta egurra bereizten dira birtziklatu ahal izateko.

Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinen (TEEH) Berreskurapena

TEEen Hondakinen (TEEH) tratamendua zailenetakoa da, eta beharrezkoena ere bai. Gero eta gehiago sortzen dira, osagai kutsagarri anitz dituzte (metal astunak…) eta osagai birtziklagarri anitz ere bai.
Trapuketariok Tresna hauetako anitz berrerabilpen bidean jartzen ditugu (salgai), eta beste hainbeste bitziklapen bidean, tratamendu-bide baten ondoren, batzuetan deskontaminazioa eskatzen duena.

Arropa eta Trapuen Berreskurapena

Modak zorabiatzen gaitu: garaian-garaian erabili eta bota. Trapuketariok egunez egun ikusten ditugu arropa kiloak, gero eta gehiago, itzelezko pilaketan. Hobekien daudenak sailkatzen ditugu gure saltokietan saltzeko. Salmentarako balio ez duena garbiketa-trapurako edo “borra” egiteko moztu eta prestatzen dugu.

Garbiketa Trapua Fardeletan

Salmentarako balio ez duen arropa garbiketa-trapurako edo “borra” egiteko moztu eta prestatzen dugu. Fardeletan jarrita, honako hauek eskaintzen ditugu:

Eskaerak egiteko, galdetegi hau bete

Trapu Motak:

Puntu zuria (tailerretan, automozioan, garbiketa enpresetan),
bakeroa (burdina eta aluminioa),
maindire zuria (industria grafikoetan, pieza anitzetan),
ehun-anitz zuria (itsasontziak, grafikoetan),
esku oihala (iturgintzan) eta, erabilienak:
ehun-anitz kolorekoa eta txandal kolorekoa (iturgintzan, bilgarriak, burdina eta makineria oro har).

Tamainak:
5 eta 8 kiloko Fardelak eta 200 kilo edota gutxiagokoak.


Titoen eta pitxien berreskurapena

Titoak eta Pitxiak deitzen diegu jostailuei, apaingarriei, sukaldeko tresneriari… imajinatzen ahal direnak eta ez direnak ere hor sailkatzen ditugu, eta, ongi samar egonez gero, berriz ere jendearen eskuetara bidean jartzen ditugu, gure dendetan.
Haiekin batera, ordea, lehengai nahiz osagai arriskugarri zenbait etortzen dira, esaterako pilak edo CDak, eta erne ibili beharra dago horiek bereizteko eta hondakinen kudeatzaile baimenduen eskuetan jartzeko.

Liburuen berreskurapena

Liburuek plazerra eragiten digute, edo beldurra, egonezina, barreak, ametsak… liburu antigualekoak, bitxiak, interesgarriak… sailkatu eta, ongi daudenak salmentara doaz.
Puskatuta edo hondatuta daudenak papera eta kartoiaren biltziklepenera doaz.

Berrerabiltzea lehenik: GURE DENDAK