arenfr

Azken Berriak

 

Kontsumismoak, modak eta merkatuaren interesek xahuketaren bidean jartzen gaituzte, pertsonentzat eta naturarentzat horrek dituen ondorioei erreparatu gabe. Beharrezkoa dugu guztiok gure kontsumoa MURRIZTEA, eta beraz, eragiten ditugun hondakinak ere bai.

Gure lantegietara honakinak toneladaka iristen dira, eta guk haiek berreskuratzen jarduten dugu, alegia, Berrerabilpen eta Birtziklapen bidean jartzen.

Bildutako gauzaki eta material guztiek, hasieratik, bereizketa eta sailkapen bidea egiten dute, honako maila hauen arabera:

  • Berrerabili: arropak, liburuak, titoak, jostailuak, altzariak, etxetresnak… ongi dauden edo konpondu daitezkeen gauzakiak zuzen doaz tailerretara, dendetara bidali aurretik ongi prestatzeko eta konpontzeko, bigarren bizitza-aldirako.
  • Birtziklatzea: gauzaki hauek desegin (desguazatu) egiten dira eta materialak bereizi eta sailkatzen dira, berriz erabili ahal izan daitezen, lehengai gisa edota ordezko pieza gisa.

Altzarien berreskurapena

Tresna Elektriko eta Elektronikoen Hondakinen (TEEH) Berreskurapena

Arropa eta Trapuen Berreskurapena

Titoen eta pitxien berreskurapena

Liburuen berreskurapena


Berrerabiltzea lehenik: GURE DENDAK