arenfr

Azken Berriak

 

Lagun bat Traperoengana hurbiltzen delarik, berdinen arteko abegi-gune batera iritsi da, eta laguntza eta beharrik behinenak asetzea lortzen du. Hortik aurrera, komunitatean bizitzea hautu librea dela jakinda, norberak aukeratzen du non eta nola bizi nahi duen.

Gure espazioak hazi-lekua eskaintzen dio pertsonari nahiz taldeari, beti ere aniztasunetik, eta bazterkeria, sufrimendua eta pobreziaren aurka borrokatzeko modua ere bai.

Gure arteko gehienok egoera zailetatik etorritakoak gara, baina Emaus Komunitatean iragana ez da eragozpena.

2012koaren amaieran 200en bat lagun gara kolektiboan, 28 herrialdetatik etorritakoak.

%37 andreak gara, %63 gizonak eta gehienak 40 urtez gorakoak.

 

Beltzuntzeko Trapuketarien Komunitatea da gure bihotza, eta gure bizilekua. Abegi eta topaketa lekua da, motibazio, kezka, arazo eta asmo oso desberdinak dituzten pertsonentzat.

Urte hauetan hazi eta aldatu egin gara. Mendillorriko mendi-magaleko Villa Simona txiki hartatik Beltzuntzeko egungo etxe bioklimatikora igaro ginen. Baina ordutik hona elkarbizitzarako oinarri eta eredu berberari eusten diegu: konpartitu, lan egin, elkartasuna.

Baina Komunitateak jarraitzen du izaten, 2012an oraindik ere, gure proiektu kolektiboa eta integratzailearen euskarria, eta kapitalismoari aurre egiteko gure erronkare abiapuntua.


Cuatro décadas de compartir / Berrogei urte elkar artuta Compartir - 40 Años - (Folleto en Pdf)


Beltzuntzeko Komunitatea. Hazi eta hezi

 

Gure lanetik bizi gara. Izan ere, horixe baita gure araurik behinena, 1949an Parisen Abbé Pierrek Emausko Trapuketarien lehenbiziko komunitatea sortu zuenez geroztik.

Jamás aceptaremos que nuestra subsistencia dependa de otra cosa que de nuestro trabajo Hondakinen bilketa eta berreskurapena da gure lana, eta lantokiak ditugu Saratsako biltegi nagusia, Lizarrako biltegia, eta gure bost dendak, hiru Iruñean, eta bana Lizarran eta Tuteran.

Traperoetan lan-gune duina dugu, bizibidea ematen diguna eta partizipazio sozialerako bitarteko garrantzitsua dena.


Cuatro décadas de trabajo alternativo Nuestro Trabajo - 40 Años - (Folleto en Pdf)


Gure lanaren ezaugarriak

 

Jokabide politiko gisa

Definitzen gaituena eta gure izaerari mamia ematen diona da: elkartasuna pertsonekin, kolektiboekin eta herriekin, euren bizitza duintasunez eta autonomiaz aurrera eramateko haina baliabiderik ere ez dutenean.

Lehen-lehenik,, baztertuekin, errentagarri ez direnekin, enplegatu ezin direnekin, pobrezia-miseria bizi dutenekin, sistema ekonomiko-sozial honek eragiten duen bazterkeria eskandalagarriaren ondorioz.

Horregatik, gure apustua da, eta praktikara eramaten dugu, Lanaren Banaketa: Trapuketariok sei ordu eta erdiko lan ordutegia dugu, lanerako aukera eman ahal izateko kide gehiagori. Urteko kontuek aukera emanez gero, pertsona gehiago kontratatzeko erabiltzen da dirua.

Beste herri batzuekin ere elkartasunez aritzen gara, lankidetza eta elkartasun proikektuak lagunduz 1981etik hona::

  • 1981. Kontzientzia Eragozleen Mugimenduak bultzatutako Txantreako Burdindoki Tailer-Eskola sortzeko laguntza.
  • Alfabetizazio kanpainarako laguntza ekonomikoa Nikaraguarentzat.
  • 2011. Koliumoko Badian (Txile) lurrikara batek txikitutako arrantzale-herriska bat berreraikitzeko laguntza, Trujilloko (Peru) Emakume Birziklatzaileei eta Txiapasko (Mexiko) Emakumeen Etxe Komunitarioari emandako laguntzak.

Beste hainbat kolektiborekin:

Ez gara sekta bat, ez eta instituzio bat ere, mugimendua baizik, eta gizartearen aldaketaren alde lanean aritzen diren beste hainbat talderekin eskuz esku aritzen gara: Etxearen aldeko asanblada, Herri-unibertsitatea, Oinarriko Komunitate kristauak, Kontzientzia Eragozleak, nazioarteko elkartasun taldeak, ekologistak, gizarte mugimenduak.


Cuatro décadas de solidaridad como actitud política Solidaridad - 40 Años - (Folleto en Pdf)


Gainera, kolektibo gisa,honako sare hauetan parte hartzen dugu:

Nazioarteko Emaus, Pobreziaren Aurkako Borrokarako Sarea, REAS y AERESS

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand