arenfr

Azken Berriak

 

210 laguneko kolektiboa gara, jendeak botatzen dituen gauzak eta materialak Biltzea, Berreskuratzea eta Birziklatzea da gure lanbidea, eta Nafarroako 12 mankomunitatetara hedatzen da gure lana.

Gurea Enpresa Sozial Solidarioa da. Guztiok dugu lan kontratua, eta gure soldatak parekideak dira. Gure lan-jardunaldia 6,5 ordukoa da, enplegua eskaini ahal izateko lagun gehiagori. Era honetan, gure buruari ere denbora gehiago eskaintzen ahal diogu, aisialdirako, ikasteko…

Lan gune duina erdietsi dugu, bere burua finantziatzen duena, subentzioen menpekotasunik gabe, eta benefizentzia nahiz paternalismo guztietatik urrun.

Elkarrekin lan egiteaz gain, Kolektiboan Hazten gara

Gure lanean:

  • Lehentasuna ematen diegu gizartean eta lan-merkatuan zailtasunak dituzten lagunei.
  • Lana pertsonen arabera egokitzen dugu, eta prozesu pertsonala lehenesten dugu produktibidadearen aurretik.
  • Lan-prozesu seguruak eramaten ditugu, lankideen segurtasunerako arriskuak ahalik gutxienera ekarriz.
  • Gure lanaz mundu hobe baten aldeko ekarpena egiten dugu: kontsumoa murrizten dugu, Berrerabiltzen dugu, eta ahal den gehiena Birziklatzen dugu.

Los aparentemente inútiles con lo aparentemente inútil hacemos cosas útiles para nosotros, la sociedad y la naturaleza



Bilketa, Berreskurapena eta Birziklaia Emausko Trapuketarienean

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand