arenfr

Azken Berriak

1978an Villa Simonan hasi zenetik, abegia, lana eta elkartasuna uztartu dituen gunea izan da, bizitasun une desberdinak ezagutu izan dituena.

Villa Simnona etxea bizileku hutsa baino gehiago izan zen: bertan eratu ziren bizikidetza, lana eta elkartasuna uztartuko zituzten oinarriak eta irizpideak, gure kolektiboaren giltzarriak, denbora aurrera joan ahala sendotu direnak eta gure sinisgarritasuna bermatzen dutenak.

Etxe hura txiki geratu zen bizilekua eta lantokia batera izateko. Elkarren gainka bizi ginen. Nahitaez beste lekuren baten bila hasi beharrak Iruñerri osoan barna eraman gintuen bidez bide. Leku anitz bisitatu ondoren, 1985ean, Beltzuntzeko etxea aurkitu genuen eta eraikina bera, lur saila, 6000 m koadrokoa, eta kokapena, egokiak iruditu zitzaizkigun. Handik gutxira, 28ren bat lagun bizi ginen bertan, tartean familiak eta umeak zirela.