arenfr

Azken Berriak

Garaitsu hartan,1985ean, hain zuzen, sinatu genuen Emausko Trapuketariok gure lehenbiziko hitzarmena bilketa berezitua egiteko LIMUPANSA (Limpiezas Municipales de Pamplona S.L.) entitatearekin. Hurrengo urtean, 1986an INEMek (Espainiako enplegu zerbitzua) antolatuta aurrera eraman zen Hondakinen Birziklaia eta berreskurapenari buruzko ikastaro batean topo egin zuten Txantrea auzoko Gazteen Enplegua Sustatzeko Zentroak, Lorea Taldeak eta Emausko Trapuketariek. Ikastaro hartatik LOIKERI taldea sortu zen, 13 gazte bilduta beregain hartuko zuena bilketa berezitua eta beiraren bilketa.

Hurrengo urteetan sinatu ziren zerbitzu-emateko lehenbiziko hitzarmenak Iruñerriko Mankomunitatearekin eta beste hainbat mankomunitaterekin, bai tamaina handikoen bai bestelakoen materialen (arropa, papera, beira) bilketarako. Kontratu hauek sinatzeak egonkortasuna ekarri zuen lan aldetik eta kolektiboa handitzeko aukera eman zuen.