arenfr

Azken Berriak

1982tik aurrera, Iruñean eta Iruñerrian zaborren arazoaren inguruko eztabaida pizten da. Adiitu talde batek, “Lorea” izeneko talde tekniko-ekologistak, Bilketa Berezitua Proiektua defendatu zuen, kutsadura gutxiago eragin eta birziklajea areagotzeko moduan. Kontua zera zen, materiale desberdinak sorreratik bertatik jasotzea, alegia, etxez etxeko bilketa eginez.

Emausko Trapuketariak buru-belarri sartu zen asmo horretan, bai bilketa lanean, tamaina handikoak, papera, arropa eta beira, hasiera batean Antsoaingo biltegian, bai informazio eta sentsibilizazio kanpainan, autobus “amerikar” zahar batekin, propio egokitua kanpainarako, herriz herri eta auzoz auzo Iruñerria ez ezik Nafarroa osoan zehar ere ibili zena.

Trapuketarientzat, 1982an hasitako esperientzia eta lankidetza hauek oso baliagarriak izan ziren geure lanaren balioaz eta horrek ingurumenaren zaintzari egiten zion ekarpenaz ohartzeko.