arenfr

Azken Berriak

1995 eta 1997 bitartean Trapuketarien baitan HORIZON izeneko Europako proiketua garatu zen. Formakuntza eta enplegua ziren helburuak, eta ondorioz lan alorra sendotu zen. Aukera zabaldu zen Saratsako biltegiak erosteko.

Lantoki berri honetan behar bezalako egitura lortu genuen gauza eta materiale diferenteak hobeki kokatzeko, lantzeko eta konpontzeko. Gainera, aukera eman zigun ikastaroak antolatzeko, nola lanalorrean (elektrizitatea, soldadura, altzarien eraberritzea, tapizeria...) hala alor pertsonalean ere (autoestimua...) bai eta bestelako hainbat proiektu ezagutzeko ere, beste kolektibo batzuekin lan eginez.

1998-1999 urteetan RECUPERA II proiektua eraman zen aurrera, HORIZON proiektuarekin hasitako bidea sendotzeko eta zabaltzeko helburua zuena.

Urte horietan gure kolektiboak hazten jarraitzen du eta bilketa lana beste mankomunitate batzuetara hedatzen da.

Denbora laburrean 30 lagun izatetik 94 izatera igaro ginen, zerbitzu-emateko hitzarmen berriak sinatu ziren, lan-guneak zabaldu ziren, labidean trebatu ginen... eta arreta berezia eman genion lan-alorrari eta beronen antolaketari.