arenfr

Azken Berriak

 

Bigarren Eskuko gure dendetan, Emausko Trapuketarion “rastroetan”, bildu, sailkatu, konpondu eta prestatu ditugun gauzakiak salgai jartzen ditugu, prezio onean. Gure dendetan beharrezkoak ditugun gauzak aurkituko ditugu, eta baita hain beharrezkoak ez ditugunak, baina geure estetikaren jabe izateko aukera emanen digutenak ere, unean uneko moden eraginetik aske.

Gure saltokiak elkartasunaren eta ingurumenaren aldeko adierazpen eta begirune tokiak izatea nahi dugu: kontua ez da erosteagatik erostea, arduraz kontsumitzen ikastea baizik.

Bidezko Merkataritza gure saltokietan lekua izatea ere horren adierazgarri da, hegoaldeko herriekiko truke eta elkartasun harremana nahi dugulako.

Helbideak, telefonoak eta ordutegiak