arenfr

Azken Berriak

 

Pixkanaka-pixkanaka, eta Neully Plaisanceko lehenengo Komunitatearen adibideari jarraiki, Emaus beste hiri eta kontinente batzuetara hedatzen hasten da, bereziki Europan eta Latinamerikan. Talde guztiok lehenbizikoz Bernan elkartuta, 1969an, Nazioarteko Emaus Mugimendua sortzea erabaki zuten, mundu osoko egitura gisa.

Handik sortu zen Emausko Adierazpen Unibertsala, ardatz nagusiak jasotzen dituena, eta ondoko esaldi honetan labur-adierazten dena: “Jendearen edozein sufrimenduaren aurrean, har ezazu kezka, berehalako konponbidea emateko ez-ezik, arrazoiak desezteko ere”.

“Lehenengo Emaus komunitatea apaiz-diputatu bat eta bere buruaz beste egitekotan zen hiltzaile bat elkartuta sortu zen” zioen Abbé Pierrek. Bizitzak tratu txarra emandako George izeneko gizon hari, une hartan, honako hau esan zion Abbé Pierrek: “Nik ezin dizut deus eskaini, baina libre zara, zure buruaz beste egin, edo nirekin etorri, gaizki diren beste batzuei laguntzera”.

Horixe da Emausko gizarte-ekintzaren marko metodologikoaren gakoa: aldaketaren parte-hartzaile gogotsua izatea.

Paternalismotik eta benefizentzia klasikotik aldenduta, gure ustez norbera “salbatu” egiten da ordenu sozial bidegabea eraldatzeko beste pertsonekin elkartzen denean.


Abbé Pierre eta Emausko Trapuketariak

Emaus Mugimenduaren Adierazpen Unibertsala

Emausko Trapuketariak Espainar Estatuan

Emausko Trapuketariak munduan

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand