arenfr

Azken Berriak

 

Nafarroan 1972an hasi ginenetik, gure jarduera nagusia hondakinak biltzea, bereiztea eta baliatzea izan da, ondoren berrerabili edo birtziklatu ahal izateko.

Gure erronka honako hau da:

• Kontsumoa murriztea, xahuketaren kontra eta kontsumo arduratsuaren alde egitea.
• Berrerabiltzea: gure eskuetara iristen diren gauzakien bizitza luzatu egiten dugu, baliagarriak badira, berriz ere salmentara jarriz bigarren eskuko gure dendetan.
• Birtziklatu: berriz erabiltzeko moduan ez dauden gauzakiak desegiten ditugu, materialak bereiziz (aluminioa, kobrea, plastikoak, burdina, papera, oihala…) birtziklatu ahal izateko.

Trapukerion hautua beti izan da berrerabilpena ahalik eta gehien sustatzen duten bideak, ingurumena eta sustapen soziala batera ekarriz. Horregatik, gure lan-moldea “atez ateko bilketa” egitea da, berreskuratzeko (berrerabili eta birtziklatu) aukerarik handiena berak ematen duelako, eta herritarrentzat kalitaterik handienekoa delako.

Egun honako gauzaki hauen bilketak egiten ditugu:

  • Tamaina Handiko gauzak
  • Tresna Elektriko eta Elektronikoak (etxez etxe eta saltokiak), zerbitzu-emateko hainbat hitzarmen sinatuta, bai Mankomunitateekin, bai Kudeaketa Sistema Integratuekin (KSI, gaztelaniazko SIG Sistema Integrado de Gestion)
  • Beira (Alde zaharreko tabernetan)
  • Trapuak eta jantziak (etxez etxe eta edukiontzietan)
  • Papera eta Kartoia (saltokietan eta edukiontzietan)
  • Ontzi-bilgarriak (edukiontzietan)
  • Pilak
  • Etxeetako hondakin bereziak eta arriskugarriak.

Haien Berreskurapenaz arduratzen gara

Gure lana datuetan: Urteko Txostenak

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand