arenfr

Azken Berriak

Henri Grouès, Abbé Pierre izenez ezaguna, Frantziako Lyonen jaio zen 1912an. Merkatari aberts baten seme izaki eta, bere herentziari uko egin zion apaiz katoliko egin zenean, 1938an. Gerra amaituta Parisa joan zen, eta bertan diputatu aukeratu zuten 1947 eta 1951 bitartean.

Abbè Pierre

Etxe zahar ia erori bat erosi zuen Neully Plaisance hirian, eta lehenbiziko Emaus komunitatea sortu zuen 1949an, bere buruaz beste egitekotan egon zen gizon batekin topo egin ondoren. Bizitzak patu txarra ekarritako beste hainbat lagunekin batera, etxerik ez zuten familientzako etxebizitzak eraikitzen hasi ziren. Bizitzeko haina baliabiderik gabe geratuta, lagun haietako baten ekimenez “trapuketari” lanean hasi ziren. Halaxe sortu ziren Parisen Emausko Trapuketariak (Frantzian “Les compagnons d’Emaús”), inork nahi ez zituen gauzak biltzen eta erantzuna emanez etsipenik handienean bizi ziren jendeen beharrei.

1954an “onberatasunaren matxinada” izenez ezagutu zen ekimenean Abbé Pierrek herritarren eta frantziar klase politikoaren kontzientzia astintzea lortu zuen, negu hartan hotzaren hotzez hil ziren aterperik gabekoen egoera salatuz, astinduaren ondorioz berehalako laguntza lortu zuela, nola herritarren aldetik hala Frantziako parlamentuaren aldetik ere.

Abbé Pierre 2007an hil zen, bizitzari buruz, gizarteari buruz eta politikari buruz ikasbide eta irizpide anitz utzita, beti beharrik handiena dutenekiko konpromisotik. Haren espiritua Emausko Komunitateen baitan biziko da betiko, gure kontzientziei eraginez eta gure gogora ekarriz beti “Lehenbizi gehien sufritzen duenari zerbitzatzea da egiazko bakearen iturri bakarra”.

Haren borroka garai guztietako borroka berbera da, injustiziaren, bazterkeriaren eta xahuketaren aurkako borroka, alegia.


Emaus mugimendua

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand