Arabic English French

Azken Berriak

 

Diru-irabazi asmorik gabeko Fundazio honen helburu nagusia abagunea eskaintzea da, non elkarbizitza eta garapen osoa egiazko aukerak diren era anitzetako zailtasunak dituzten pertsonentzat eta mundua bestelakoa izan daitekeela uste dutenentzat. Gune honen oinarriak askatasuna eta begirunea dira, eta aberastasunik handiena aniztasuna.

1972tik gaude Nafarroan eta orduz geroztik trapuketari lanetik bizi gara, jendarteak botatzeko dituen gauzak bildu eta berriz erabiliz.

Gurea ez da enpresa, kolektiboa baizik, egun 20 nazionalitate desberdinetako 180 lagunek osatzen duguna, eta Saratsan, Iruñean, Beltzuntzen, Lizarran eta Tuteran ditugun lantokietan banatua.

Gure kolektiboaren bihotza Komunitatea da. Beltzuntzen bizi gara orain, 30en bat lagun trapuketari, baina hasiera Mendillorri ondoko Villa Simonan izan zen 1978an, dozena bat lagun bizi zirela.

Abbé Pierrek Frantzian sortutako Emaus Mugimenduari atxikiak gara, egun munduan diren 300en bat taldeetako bat gehiago garela.

Gure Historia

Abbé Pierre eta Emausko Trapuketariak

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand