1972. urtetik abegi ona, lana eta elkartasuna

Lanean eta gizartean elkar ulertzeko beste esparru batzuen alde egiten dugu, non pertsonak, ekitatea, justizia eta ingurumena lehenesten ditugun.

Ingurumenari eta gizarteari atxikiak

Ekonomia Zirkularrean aitzindariak, gure lana da gure bizibidea: gure dendetan salgai jartzen ditugun objektuak eta materialak bildu, berrerabili eta birziklatzen ditugu.

Beltzuntzeko Emaus Komunitatea

Bizitza zein lana partekatzen ditugu elkar zaintzeko eta besteri laguntzeko.

Nafarroako Emausko Trapuketariak
Aurkezpena
*
270 lagun baino gehiagoko irabazi asmorik gabeko Fundazio bat eta Txertatze Enpresa bat gara, zailtasunetan bizi diren pertsonei leku bat egitea eta mundu bidezkoago eta solidarioagoaren alde egitea lehenesten dutenak.
Informazio gehiago
Gure
Zerbitzuak

"Emaus ez da azaltzen,
bizi egiten da"

Abbé Pierre
Ekonomia Sozial eta Solidarioa

Ekonomia Sozial eta Solidarioaren printzipioetan oinarritzen gara: ekitatea, justizia, elkartasuna eta ingurumena.

Askeak eta buruaskiak gara

Gure lana da gure bizibidea. Ez gara bizi kanpoko diru-laguntzen baitan, geure lanetik baizik.

Aniztasuna, gure aberastasuna

Harrera norberaren hautuak begirunez hartuz egiten da, arraza, jatorria, genero, sexu, erlijio edo ideologia, guztiak berdin.

Lan banaketa eta soldata ekitatea

Gure lan jarduna murriztu ohi dugu lagun gehiagok lan egiteko. Gure soldatak parekoak dira lankide guztientzat.

270
Lagun
30
Jatorrizko herrialde
50000
Etxez-etxeko bilketa urteko
9677000
Kilogramo berreskuratuak urteko
Berrerabiltzeko eta Birziklatzeko Prestaketa Gunea

BERRIOZARko BPG berria Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuan aitortutako eredugarria da.

Trapuketarienean objetu desberdinak jaso eta berreskuratzen ditugu, haien bizi-ziklo baliagarrira itzularaziz. Gure lanari, Nafarroako Gobernuaren bultzadari eta mankomunitateen aintzatespenari esker 20.000 m2 inguruko gune bat eraiki dugu, objektuen berrerabilpena areagotu, jendea sentsibilizatu eta enplegua sortzea sustatzeko.

Gure BPG ezagutu
Ekonomia Zirkularra
Berrerabili eta birziklatzea
+
Altzariak

2019an 4.344.600 kg altzari bildu ditugu, horietako % 77'1 berreskuratuz.

+
TEEH

2019an 2.961.667 kg TEEH bildu ditugu, horietako % 99'1 berreskuratuz.

+
Ehunak/Oinetakoak

2019an 2.048.512 kg ehun-gai eta oinetako bildu ditugu, % 74'3 berreskuratuz.

+
Bitxiak/Liburuak

2019an 493.283 kg bitxi eta liburu bildu ditugu, % 71'3 berreskuratuz.

BERRIOZARko Azoka

Objektuei bigarren bizitza bat emateko espazio hurbila.

1.500 metro karratuzko azoka, non objektu bakoitzak bere lekua duen eta erraz aurkitzen den. Arropa, altzariak, etxetresna elektrikoak, jolasak, bitxiak, liburuak, etxeko hornidura, kirola eta... askoz gehiago!

Gipuzkoa Etorbidea 11, 31013 Berriozar.
Astearte eta ostegunetan 16:30etatik 19:30etara. Larunbatetan 10:30etatik 19:30etara.

Bisita gaitzazu
BELTZUNTZEko Komunitatea, Hazkuntza Eskola

Beltzuntzeko Komunitatea berekoikeriaren eta jabego pribatuaren aurrean gure erreferentzia alternatiboa da. Bertan ez dute lekurik ez bazterketak ez klase sozialek ere.

Honakoa pertsonaren garapenerako gunea da, norberaren zailtasunen kontzientzia hartzea eta talde bizitzan zein lanean parte hartzea ahalbidetzen duena. Komunitateko kide izatea aukera librea da, eta eskubide nahiz betebeharrak ditu berekin.

Ezagutu gaitzazu
HONAKO ERAKUNDEEN KIDEAK GARA...