Abbé Pierre
Emaus Mugimendua
Abbé Pierre

Injustiziaren, desberdintasunaren eta xahutzearen aurkako borroka

Henri Grouès, Abbé Pierre izenez ezagunagoa, Lyonen (Frantzia) jaio zen 1912an. Merkatari aberats baten semea, 1938. urtean apaiz katoliko bilakatzean bere herentziari uko egin zion. Gerra amaitu ondoren Parisa joan zen eta bertan diputatu hautatua izan zen 1947 eta 1951 bitartean.

1949an, bere buruaz beste egiten saiatu zen gizon batekin topo egin eta gero, Neully Plaisance-n erdi lur jota zegoen etxe bat erosi eta lehen Emaus Komunitatea finkatu zuen bertan. Harrezkero, bizitza gogorrak izan zituzten beste pertsona batzuekin batera, etxerik gabeko familientzat etxebizitzak eraikitzen aritu ziren. Geroago, bizitzeko dirurik gabe geratu zirenean, “trapuketari” lanbidean hasi ziren. Horrela sortu ziren Emausko Trapuketariak Parisen, erabiltzen ez ziren objektuak berreskuratuz eta pertsona ahulenen egoera latzei erantzuna emanez.

1954an, “Ontasunaren Matxinada” deiturikoan, Pierre abadeak herritarren zein Frantziako klase politikoaren kontzientziak astintzea lortu zuen, neguan hotzez hil ziren etxerik gabeko pertsonen egoera larria salatuz. Ondorioz, Frantziako herritarren nahiz parlamentuaren berehalako mobilizazioa eta laguntza lortu zituen.

Abbé Pierre 2007an hil zen, baina bizitzari, gizarteari eta politikari buruz zuen ikuspegi bereziari esker irakaspen asko utzi zizkigun, beti ere gehien behar dutenei laguntza ematea sustatuz. Haren espiritua beti egongo da Emausko Komunitateetan bizirik, kontzientziei ekintzarako deia eginez eta honakoa gogoraraziz: “Aurrena gehien sufritzen duenari zerbitzatzea da benetako bake-iturri bakarra”.

Abbé Pierre bitan egon zen Nafarroako Emausko Trapuketariak taldea bisitatzen, lehenengo aldia 1975ean Portugalgo etorkinekin egindako lana ezagutu eta Santa Luziako herriaren sorreraren lekuko izateko, eta bigarrena 1983an.

Biografia osoa
41 herrialde
Emaus Internazionala
Abbé Pierre-k 1971n sortua, Emaus Internazionala pobreziaren eta bazterketaren aurka borrokatzen duen elkartasun aktiboko mugimendua da. Mugimendu honek 4 kontinentetako 41 herrialdetako 410 erakunde biltzen ditu.

Emausko erakunde guztiek balio berberak defendatzen dituzte testuinguru ekonomiko, politiko eta sozial oso desberdinetan: harrera, elkartasuna, eskuzabaltasuna eta begirunea. Guztiek helburu bera dute gainera: pobreziaren sorburuen aurka jardutea eta gizartea eraldatzeko motorra izatea, pertsona txiroenak haien bizitzaren protagonista bilakatzen lagunduz.

Erakunde hauek mundu guztiak oinarrizko eskubideak eskura ditzan salaketa politikoak egiten dituzte honako hiru borroka ildoak jaraituz: ekonomia etiko eta solidarioa, ingurumen eta gizarte justizia eta herritartasun unibertsala lortzeko pertsonen zirkulazio askatasuna. Emaus Internazionalak, bestalde, Abbé Pierren borroken oroimena babestu eta bizirik mantentzeko ardura du.

Baldintzarik gabeko harrera
Hona iritsi nintzenean inork ez zidan galdetu nor ote nitzen edota nondik nentorren, zer egin nahi ote nuen besterik ez.
51 urte
Emaus Manifestua
17 urte
Oinarrizko testuak
HONAKO ERAKUNDEEN KIDEAK GARA...